GURASO ESKOLA

 In Kurtsoak eta formakuntzak

GUZTIOK psikologia zentruan, Ermuan.

2-7 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduta.

Amatasuna eta aitatasunari buruz zure zalantza, zailtasun eta bizipenak konpartitzeko espazio lasai eta zaindu bat.

Eguneroko erritmoan oreka aurkitzeko, haurren beharrekin konektatzeko eta hauen erreakzioak ulertzen ikasteko, geure erresistentziak ezagutu eta askatzen joateko, errespetuz hezi nahi duten beste familia batzuk ezagutzeko, elkarrengandik ikasteko eta nola ez, norbera indarberritzeko espazio apropos bat.

Zure haurren garapen prozesuei buruzko informazio fidagarria ere jasoko duzu, adinean adineko beharrei buruzkoa, garapen osasuntsu bat ahal bideratzeko beti ere prebentzioaren ikuspuntutik.

NOIZ: Hilean behin, 2 orduko saio bat. Urrian hasten gara eta 2022ko ekainean azken saioa.

ORDAINKETAK: 25 euro/saioko/pertsonako. Bikotea joan ezkero 40 euro/bikotea/saioko. Hiruhilabeteka ordainduko da, hiruhilabetearen lehenengo saioan.

Ikasturte guztirako KONPROMEZUA ezin bestekoa da.

Egoeragatik saio presentzialak ezin baditugu izan, online saioekin jarraituko dugu.

Interesatzen bazaizu, izena emateko deitu:
TELF.: 676075811 / 653721725

Hurrengo web orrian informazio gehiago duzu

www.ereneka.eus

 

Recommended Posts

Leave a Comment