Laktantzia taldea

 In Terapiak eta formakuntza

LAKTANTZIA TALDEA (haurdunalditik 2 urtetara)

Haurdunei eta 2 urtetarainoko haurrak dituzten amei zuzendua.

Guztiok psikologia zentruan, Ermuan.

Amatasunari buruz zure zalantza, zailtasun eta bizipenak konpartitzeko espazio lasai eta zaindu bat.

Eguneroko zailtasunetan oreka aurkitzeko, haurren beharrekin konektatzeko eta hauen erreakzioak ulertzen trebatzeko.

Zu bezala, errespetuz hezi nahi duten beste emakume edota gizonezkoen bizipenak entzun eta haiengandik ere ikasteko.

Zure haurren garapen prozesuei buruzko informazio fidagarria ere jasoko duzu, bertan gai desberdinei buruz hitzegingo dugularik. Horien artean:

– Txupetea, bai edo ez edota noiz.
– Edoskitzean zailtasunak.
– Kolikoak.
– Haurren loa eta helduon loaren inguruko beharrak.
– Nekea.
– Beste seme-alabak.
– Berriro lanera, nola moldatu.
– Titia uztzi, noiz eta nola.
– Gure beldurrak, famliakoen presioa, etab.

Guztia haurren garapen osasuntsu bat ahal bideratzeko beti ere prebentzioaren ikuspuntutik.

NOIZ: Hilean behin, ordu eta erdiko saio bat. 16:00etatik 17:30etara.
Urrian hasten gara eta 2022ko ekainean azken saioa.
EKARPENA: 5€/saioko/pertsonako. Ordainketak hiruhilabete bakoitzeko lehen saioaren hasieran.
3hilbeteko KONPROMEZUA eskatzen da.

Egoeragatik saio presentzialak ezin baditugu izan, online saioekin jarraituko dugu.

Interesatzen bazaizu, deitu eta eman izena:
TELF.: 676075811 / 653721725

Honako web orrian ere informazio gehiago ba duzu:
www.ereneka.eus

Recommended Posts

Leave a Comment