Aniztasun Sexuala

LGTBIQ+, berdintasuna, aniztasuna, normala, norma, sexua, generoa…Gizarteak gure sexualitateak eraikitzeko forma zurrunak eta zeharkaezinak eskaintzen dizkigu: sexu-identitate, genero adierazpen, desira orientazio, gorpuzkerak edota gure harremantzeko formak jarraibide edo eredu zehatzetan osatuta daude, baina, ezin dugu ahaztu, errealidade honetatik at, beste hainbeste pertsona daudela. 

Sexu-disidenteak edota zis-hetero sistematik at gaudenok gara horiek; arauak hausten dugunok, normaltasunarekin hausten dugunok, arauarekin apurtzen dugunok… hori da gure lubakia, baina gure lana horietatik haratago doa: sexualitate guztiak (pluralean) beraien aniztasunean aske bizi ahal izatea. Guztiok eskubideak merezi ditugulako, baina, batez ere, guztiok ezberdinak garelako. 

Horregatik, urteak daramatzagu elkarte bezala aniztasun hori defendatzen eta horren alde egiten. Perspektiba sexologiko eta transfeminista gure oinarria izanda, hezkuntza arloan ez ezik, beste hainbat lekutan ibiltzen gara ezberdintasuna balore positibotzat aurkezten. Esan bezala, gure helburua aniztasuna erdigunera eramatea da, mundu guztiaren sexualitatearen ongizaterako. 

Hortaz, ikastetxe, irakasle, talde, ekintzaile edota interesa baduzu sexu-aniztasun tailerrak edo formakuntzak jasotzeko, gurekin jar zaitezke kontaktuan. Edota, gainera, gaiarekiko formakuntzarako proposamen edo ideia bat ere badaukazu,  lagundu ahal zaitugu.

Aipatutako helburuetaz gain, GUZTIOKetik urteak daramatzagu, beste elkarte batzuekin batera, BERDINDU zerbitzua kudeatzen. Hau ezagutzeko hurrengo bideoa iku dezakezu:

Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, jo Eusko Jaurlaritzaren webgunera.

PARTE HARTU NAHI DUZU?

Jarri gurekin harremanetan.

Gurekin harremanetan jartzeko, beheko kontakturako informazioa erabili dezakegu. Bestela, gure harremanerako orrialdean, inprimaki bat aurkituko duzu zuzenean mezua bidaltzeko. Lehenbailehen erantzungo dugu.