PEDAGOGIA FEMINISTA ETA SEXUALITATEA

Formakuntza eta tailerrak

Gure prestakuntza guzti-guztietan talde bakoitzaren errealitatera eta premietara egokitzen gara, partaideentzako hausnarketa eraginkorragoa eta eraldatzaileagoa lortzeko asmoz. Izan ere, begirada kritikoa sustatu nahi dugu, sexualitatea nahiz generoa berriz plantearazten eta definitzen lagunduko duten ikuspuntuak aztertuz. Azken buruan, autonomia, autoestimua eta ongizatea sustatuko dituzten tresnak eskaintzen ditugu.

Hori lortzeko, ezinbestekotzat jotzen dugu sexu heziketako prestakuntza espezializatua izatea, prozesuan parte hartzen duten eragileak aintzat hartuko dituena. Esperientzia praktikoa, dinamikoa eta atsegingarria bihurtzea lortzen dugu horrela.

elementos-guztiok5
Formación y talleres

Lan ildoen barruan, hezkuntza etapa guztietako ikasle eta irakasleak trebatzen ditugu: haur hezkuntzakoak, lehen hezkuntzakoak, bigarren hezkuntzakoak eta unibertsitatekoak.
Udalerri eta mankomunitateetarako sexu heziketako eta generoko plan integralak bultzatzen ditugu, gazteen ingurunearekin ere bat egiteko. Ildo beretik, prestakuntza, ikastaroak eta lantegiak eskaintzen dizkiegu emakume elkarteei, familiei, orotariko kolektiboei, erakunde publikoetako teknikariei, bai eta gizarte zabalari ere.

Alumnado

Ikasleak

Lehen hezkuntza

Hezkuntza sistemaren oinarri-oinarritik heltzen diogu sexu aniztasunaren inguruko heziketari. Esperientziak diosku senideek eta irakasleek imajinatu ere egiten ez dituzten ideiak eta informazioak erabiltzen dituztela ikasleek lehen hezkuntzatik bertatik. Hain zuzen ere, irakasleak eta familia dira kalitateko sexu hezkuntza integralaren oinarriak; halere, gehienek ez dute euren burua gai hori lantzeko prestatutzat, trebatutzat edo motibatutzat jotzen.

Lehen hezkuntzara bideratutako heziketak adin horretako beharrizanei eta kezkei erreparatzen die. Ikasgeletan urteetan bildutako eskarmentuaren ondoren, euren errealitatera egokitutako edukiak biltzen dituen programa taxutu dugu, adingabeen garapen sexualari eta afektiboari lotutako gatazka egoerak prebenitzeko asmoz.

Bigarren hezkuntza

Ikasleek bigarren hezkuntzara jauzi egiten dutenean heltzen diete, halaber, harremanen munduari. Sarritan, ordea, ez dute jakiten nola egin aurre gai eta bizipen berri horiei.

Lagunak, hedabideak eta Internet izan ohi dira informazio iturriak, baina askotan desinformazio iturri eta nahasmendu sortzaile ere bihurtzen dira. Sasoi horretan, irakasleak hurbileko erreferentziatzat hartzeari uzten diote eta senideak beste ikuspegi batetik ikusten dituzte. Ohikoa da senideekiko tartea handitzea eta komunikatzeko beldurra azaleratzea.

Horregatik, bigarren hezkuntzarako prestatu ditugun programek hausnarketa eta informazio eremuak eskaintzen dizkiete ikasleei, sexua positibotasunez eta aniztasunean oinarrituta ikus dezaten eta, ondoren, askatasunez eta errespetuz bizi izan dezaten.

Unibertsitatea

Unibertsitate esparruan sexualitatearen heziketa edukietatik erauzteko joera dago.

Alabaina, hain zuzen esparru horrexetan eskatzen dute etorkizuneko profesionalek sexu aniztasunari buruzko prestakuntza berezia. Gure esku hartzeak hezkuntza espezialitate bakoitzera egokituta daude, etorkizuneko beharrizanekin bat etorriko diren tresnak eta edukiak eskaintzeko.

Azken urteotan EHUrekin jorratutako lankidetzari esker, ikasleek sexu aniztasunaren harira dituzten hezkuntza beharrei erantzuten diegu eskoletan nahiz fakultateetan.

02

Irakasleak

Irakasleei askotan gertatzen zaie sexu eta genero heziketa landu behar izatea, horretarako ezagutza espezifikorik eta material egokirik gabe. Horregatik, lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako eta unibertsitateko irakasleentzako trebakuntza ikastaroak antolatzen ditugu, beti ikuspegi praktikoan eta atseginean oinarrituta, eta ikasgelan izango dituzten
beharrei egokitutako materialak eta metodologiak eskaintzeko asmoarekin. Hartara, sexu heziketa prozesu integralagoa bihurtzea lortzen dugu.

Horretaz gain, ikastetxeei BERDINDU Eskolak programan parte hartzeko aukera eskaintzen diegu.

Programa horretan prestakuntza espezifikoagoa eskaintzen dugu, berariaz lantzeko transexualitatea, bullying homofoboa eta LGTBI (lesbianak, gayak, bisexualak, intersexualak) diskriminazioa.

Beste alde batetik, hezkidetzako eta berdintasuneko prestakuntza espezifikoa ere jorratzen dugu, hainbat alderdi lantzeko: sexu indarkeriari aurrea hartzea, genero estereotipoak, maskulinotasun eta femeninotasun ereduak, maitasun erromantikoa, gizarte sareen erabilera… Ildo beretik, berdintasun eta adeitasun harremanak sustatzeko jardunbide egokiak ere jorratzen ditugu./p>

03-familias

Familiak

Familiak dira gizakiaren garapenaren funtsezko eragileetako bat, eta eragin zuzena dute seme-alaben sexu heziketan (zer irakasten den eta ez zer irakasten den aintzat hartuta). Izan ere, umeek haurtzarotik bertatik antzematen duten lehen erreferente segurua da familia.

Gauzak horrela, ezinbestekoa da familiak prestakuntza prozesuan sartzea eta laguntzea. Era aberasgarrian eta hurbiltasunez eragiteko, sortzen zaizkien zalantzei eta segurtasun gabeziei erantzuteko eta familia esparruan erabiltzeko gako eta estrategia baliagarriak eskaini behar dizkiegu. Asmoa zera da: seme-alabekin sexuari lotutako edozein konturi buruz aritzeko, komunikazioa hobetzeko baliabideak ematea.

Familiekin ere lantzen ditugu genero ikuspegia eta sexu aniztasuna, uler dezaten ez dagoela neskatoa edo mutikoa izateko modu bakarra, eta maskulinoaren eta femeninoaren ikuspegiei buruz hausnartu eta eztabaidatzeko. Azterketa horren ondorioz, askoz ere hobeto ulertuko dugu desberdintasunaren eta desberdintasunarekiko diskriminazioaren jatorria.

Familiekin antolatzen dugun prestakuntza partaidetzan oinarritzen da, eta jarduera atseginak eta dibertigarriak izatea bilatzen dugu, jakin baitakigu giro lasai batean hobeto partekatzen direla esperientziak eta ikuspuntuak.

04

Elkarteak

Gazteleku, gaztegune, gobernuz kanpoko erakunde, sindikatu, LGTBI elkarte eta aniztasun funtzionaleko elkarteekin lankidetzan aritzen gara. Izan ere, lan bikoitza burutzen dugu beraiekin: batetik, prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen dizkiegu eta, bestetik, proiektu eta ekimen bateratuak jorratzeko lankidetzan aritzen gara.

04

Elkarteak

Gazteleku, gaztegune, gobernuz kanpoko erakunde, sindikatu, LGTBI elkarte eta aniztasun funtzionaleko elkarteekin lankidetzan aritzen gara. Izan ere, lan bikoitza burutzen dugu beraiekin: batetik, prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen dizkiegu eta, bestetik, proiektu eta ekimen bateratuak jorratzeko lankidetzan aritzen gara.

05-Instituciones publicas

Herri Erakundeak

Udal erakundeetako politikari eta teknikarientzako berariazko prestakuntza eskaintzen dugu, bai eta sexu aniztasunaren inguruko politika publikoak diseinatzeko eta ezartzeko aholkularitza eta laguntza ere. Horretarako, orotariko jarduerak antolatu eta burutzen ditugu hainbat alorretan: kultur alorrean, kirol alorrean, euskararenean, berdintasunaren nahi gazteen esparruan. Asmoa betiere: LGTBIfobia borrokatzea eta sexu aniztasuna balio positibotzat sustatzea.

Horretaz gain, udalaren sexu aholkularitzako zerbitzuak kudeatzen ditugu, gazteentzat nahiz gizarte zabalarentzat.

PARTE HARTU NAHI DUZU?

Jarri gurekin harremanetan.

Gurekin harremanetan jartzeko, beheko kontakturako informazioa erabili dezakegu. Bestela, gure harremanerako orrialdean, inprimaki bat aurkituko duzu zuzenean mezua bidaltzeko. Lehenbailehen erantzungo dugu.