GUZTIOK ELKARTEA

Aurkezpena

GUZTIOK ELKARTEA sexu aniztasunaren alde aritzen den erakundea da. Pertsona guztien sexu eskubidea eta askatasuna defendatzen du, bereziki LGTBI kolektiboarena. Sexologian eta generoan trebatutako profesionalen diziplina anitzeko taldea osatzen dugu. Identitatea, sexualitatea, desioa, plazerak, gorputzak, harremanak… ulertzeko gaur egungo erak zabalduko dituen gizarte aldaketaren alde aritzen gara, eta pertsonen garapenean inplikatutako eragile guztiei laguntzen diegu ildo horretan.

talde-argazkia

Sexualitatea pertsonen berezko baliotzat jotzen dugu, eta landu eta hezi egin daitekeelakoan gaude. Badakigu sexualitatea bizi izateko, sentitzeko eta adierazteko orotariko moduak daudela eta, horregatik, aniztasuna osotasunean ulertzearen garrantziaz jabetzen gara. Hain zuzen ere horrexegatik, jorratzen dugun zerbitzu, proiektu eta jarduera bakoitzak arreta handiz zaintzen dugu.

Zer egiten dugu

Hezkuntza komunitate osoarekin lankidetzan aritzen gara, EAEko lehen eta bigarren hezkuntzako nahiz unibertsitateko irakasle eta ikasleak trebatzeko. Horretarako, hainbat proiektu jorratzen ditugu Eusko Jaurlaritzarekin, Foru Aldundiekin eta udalerri askotako berdintasun sailekin elkarlanean.

Familiak ere funtsezko eragileak dira eta beraiekin batera aritzen gara, ezagutzak eta esperientziak trukatuz ikuspegi integrala lortzeko. Erakundeen garrantzia ere ez dugu ahanzten eta sexu aniztasunaren onarpena sustatzeko ekimen berriak jorratzen ditugu beraiekin batera.

Gure asmoa: askatasunean eta sexualitatetik eta aniztasunetik abiatuta, geure burua eta pertsonek elkarren artean ulertzeko bideak eskainiko dituen hezkuntza integrala lortzea, eta sexualitatea eta generoa berriz planteatzen lagunduko duen begirada kritikoa piztea. Azken buruan, autonomia, autoestimua eta ongizatea sustatzeko tresnak eskaintzea, harreman pertsonal eta sozial atseginagoak eta berdinzaleagoak erdiesteko.

Helburuak

Sentsibilizazioa

Sentsibilizazioaren alde eta estereotipoen eta LGTBI kolektiboaren diskriminazioaren aurka lan egitea, ildo horretan doazen proiektuak jorratuz hezkuntza esparruan nahiz sexualitatearen arretan.

7
8

Berdintasun balioak

Emakumeen eta gizonen arteko egiturazko desberdintasuna amaitzera bideratutako ekintzak jorratzea eta balioak sustatzea.

Inklusio soziala

Sexuari, sexu orientazioari edo generoari lotutako arrazoiak tarteko, arriskuan dauden pertsonak gizarteratzen laguntzea.

6
2

Instituzioekin lankidetza

Maila guztietako (tokiko nahiz Europa mailako) erakunde publikoei eta gizarte erakundeei sexu aniztasunari eta berdintasunari lotutako politika publikoak aztertzen, diseinatzen, prestatzen eta ezartzen laguntzea.

Kolektiboekin lan egitea

Matxismoaren, homofobiaren, lesbofobiaren, transfobiaren… aurka lan egiten duten LGBTI kolektiboekin eta talde feministekin elkarlanean aritzea, aniztasunaren balioak zabalduz.

3
4

Eskubide eta askatasunak

Sexu askatasuna eta eskubideak defendatzea.

Sexualitatea

Sexualitatea norbanakoaren adierazpen gorentzat hartzea, pertsona guztien bizi kalitatea eta ongizatea lortzeko.

5
1

Estereotipoak

Sexu eta genero arrazoietan, erlijioan, kulturan, jatorrian, pentsaeran…  oinarritutako estereotipoak eta bazterkeria erauztea.