OPOR BUELTA ETA ALDAKETAK

 In Kategoria gabe

Guztiok-etik eta Desirak-etik ere eman diogu hasiera ikasturte berriari eta horrekin berri freskoak ekarriko dizkizuegu ????. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu Desirak ekimenean parte hartzeagatik; dena dela, hemendik aurrera Guztiok izena baino ez dugu erabiliko gure proiektuetarako; beraz, gure eguneratze guztien berri izateko facebookeko orrian (https://www.facebook.com/guztioklgbt) edo weborri honetan jarraitu ahalko gaituzue.

Bestalde, hemendik aurrera dugun logo berria aurkezten dizuegu, eta jakinarazten dizuegu webgunean aldaketak egiten ari garela erabilgarritasuna hobetzeko. Gainera, ikasturte berri honetan eduki gehiago igotzeko konpromisoa hartu nahi dugu.Azkenik, berriz ere eskerrak eman nahi dizkizuegu gurekin aniztasunean eta sexualitatean aberastu eta ikasteagatik.

Recommended Posts

Leave a Comment