ZEX ZERBITZUA

 In Guztiok

ZORNOTZAKO GAZTE-TXOKOA eta GAZTE-TXOKOA +

Beste urte batez, sexu heziketa tailerrak ematen jarraituko dugu Zornotzako Udaletxeko Berdintasun Saileko herriko eskoletan eta institutetan. Eraberean, Zelaietan dagoen Zex zerbitzua eskaintzen gabiltza irailetik. Zerbitzua gazteei eta nerabeei sexu aholkularitza dohainik bermatzean datza, eta berau Gazte txoko+ eta Gazte txokoan emango da.

Sexu aholkularitza esaten denean sexualitatearen inguruko edozein galdera erantzuteko edota laguntza emateko gaudela esan nahi du. Garrantzitsua izango da, beraz, sexualitatea harreman sexualekin soilik ez lotzea, baizik eta, gorputz, genero identitate edo orientazioaren inguruko gaiekin ere bai. Horregatik, edozein zalantza izanez gero, hurbildu zaitez edozein ostiraletan Gazte txokora (18:30-19:30) edo Gazte Txoko +era (19:30-20:30). Dena dela, gure ordutegiekin arazorik izanez gero emailez edo telefonoz idatzi ahal diguzu, edo hitzordua hartu.

Amaitzeko, adi Ametx gazteriako webgune eta sare sozialetara, aholkularitza egiteaz gain, tailerrak eta ekintza ezberdinak antolatzen baititugu kurtsoan zehar: Tupper sex, pelikulak, eskulanak…

Esan bezala, Zelaietan izango gaituzue zuen galderei erantzuteko prest. Animatu zaitez!

Recommended Posts

Leave a Comment

Asteburuko albisteakAsteburuko albisteak